martes, 5 de abril de 2011

ENGLISH

ARTEA ETA KULTURA



1. XIII. mendetik aurrera, kultura indartu egin zen berriro.

XIII. mendean, ekonomiaren eta gizartearen egoera berriaren ondorioz, kultura ere aldatu egin zen. Zientzia, kultura eta arteekiko interesa piztu zen berriz. Hala ere, biztanle gehienek ez zekiten ez irakurtzen, ezta idazten ere. Burgesek eta errege batzuek, Gaztelako Alfontso x.ak eta Aragoiko Alfontso v.ak, adibidez, arteak eta zientziak bultzatu zituzten.

2. Hizkuntza erromanikoko literatura garatu, unibertsitateak sortu eta inprenta erabat hedatu zen.

Garai hartan, literatura hizkuntza erromanikoetan garatzen
hasi zen, hau da, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez.
Hiri batzuetan, Salamancan edo Palentzian, adibidez,
unibertsitateak sortu zituzten gazteak presta zitezen.
Zientziak lau ziren: teologia, medikuntza, zuzenbidea eta
arteak. Zientzia eta gai horiek guztiak latinez irakasten ziren.
Erdi Aroaren amaieran, 1465. urtean, oso gertakari
garrantzitsua jazo zen: Gutenberg alemanak inprenta asmatu
zuen. 1472. urtean lehenengo liburua inprimatu zen Penintsulan.

3. Beste estilo artistiko bat garatu zen: gotikoa.

Estilo horretan elizak, monasterioak, jauregiak eta,
batik bat, hirietako katedralak egin ziren. Katedralen artean hauek azpimarratuko ditugu: Lean,Burgos, Toledo, Bartzelona eta Palmakoa. Euskadin Gasteizkaeta Bilboko katedralak eraiki zituzten. Gotikoa eskulturan eta pinturan ere hedatu zen.